– SEXOLOGIA – 2004tik…

GIZAKI SEXUTUAK ZERTAN DATZAN ULERTZEN LAGUNTZEN DUGU
… ELKARBIZITZARAKO
FORMAZIOA, AHOLKULARITZA, IKERKETA – SOZIO-KULTURALA
SEXUNE GARA
Sexune, 2004an sortutako elkartea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte txikia bat gara, 20 urte hauetako ibilbide luzean beste zenbait elkarte zein erakunde ezberdinekin elkarlanean, elkar lanean aritu garena.
Gure oinarriak aniztasunetik eta berdintasunetik abiatzen dira. Sexologia humanista dugu ardatz, eta ikuspegi biografikoa sustengu, identitateak, erotikak eta amatoriak eta proiektuak modu positiboan ulertzen eta bizitzen laguntzea da gure helburua. Norbera modu ezberdinetan, garen banakoak izatera eramaten gaituzten zirrikituak ulertzea.

Komunitateari zuzenduriko ekintza ezberdinak aurrera eramaten ditugu, hala nola, formakuntza saioak, aholkularitza, eskuhartze sex-sozio-kulturala etabar. Hartu-eman hauetatik elkarri aberasten jarraitzen dugu…
Sexologia tresna gisa ulertzen dugu aniztasunean eta ezinbestean sexuatuta garen pertsona guztien artean bizikidetza sustatzeko. Horren baitan, gizon-emakumeen arteko elkar ulertzea eta bizikidetza sustatzea.
- Hezkuntza formalean, komunitate osoari. 6 urtetatik 18urtera.
- Aisialdiko heziketan, aisialdiko eskoletan, haur-gazte ekipamenduetan…
- Jabetze eskoletan: klimaterio,desira…
- Emakume, gazte… talde, elkarte eta erakundeetan.

ESKAINTZAK
Biografikoak garela esan nahi du, mugimenduan gaudela. Hau da, ez gara zerbait estatikoa, bizigzdn eta aldatzen joaten gara, besteekin harremanetan, adinaren arabera, egoera ekonomiko eta sozialaren baitan, hizkuntza edota kultura-etniaren arabera, bizitako esperientziak, gugandik pasatako pertsonak… guzti honen eskutik, egiten joaten gara. Aldaketak persona izate horren baitan badago ere, batzuetan, une zehatzari egokitzea kosta egiten zaigu. Gu izateko modua (sexualitatea) aldatzen doa, gure nahiak (erotika), harremanak (amatoria) ere bai. bizitzaren ibilbidea era positiboan eta erosoago egiteko asmoz gure eskaintzak:
ZERBITZUAK
PRESTAKUNTZA. FORMAZIOA
Ideia sexologiko batzuk eskaintzen dizkizugu, zure burua eta besteak ulertzen lagunduko dizutenak. Elkarrekin bizitzeko eta identitateak, nahiak eta harremanak modu positiboan bizitzeko.

AHOLKULARITZA
KONTSULTA GUNEA. ZAILTASUNEN AKONPAÑAMENDU PROZESUA.
Norberaren burua ulertzen, nahiak eta harremanak kudeatzen laguntzen duen prozesua da, kontsulta gunea.
PROFESIONALEI bere esku hartzean gaia lantzeko edo pertsona zein talderi lotutako laguntza.
BANAKAKO zein BIKOTE zailtasun ugariei laguntzeko bidea da: harremanaren gora beherak, ez ulertze erotikoak; identitatea; orientazioa; desira; erreakzio edota eszitazioa; egonezinak…
IKASTETXE eta ELKARTEETAN SEXU-HEZIKETA TXERTATZEKO AHOLKULARITZA zerbitzua ere ematen dugu.
BEHIN BEHINEKO AHOLKULARITZA. Ikastetxeetan(15-20 urte) eta elkarte ezberdinetan.
FINKOA, herri ezberdinetako udal sexu-aholkularitza bulegoetan.
SEX-SOZIO-KULTURALA
Kontaketak, inprobisaketak, clown saioa, jardunaldien ondorio-clown… erakusketa zein mota ezberdinetako ekimen kulturalen bidez, gure elkarteak dituen helburu orokorren zabalkunde lana egitea dugu ardatz. Bide hau ludikotasunean oinarritzen den heinean, ideia sexologikoak transmititzeko tresna ezin aproposagoa delakoan gaude. Haur, gazte zein helduentzako eskaini daitezke eta leku ezberdinetan; ikastetxe, liburutegi, kultur-etxe, helduen egoitza…
Saio hauek formazio, tailer edota hitzaldiekin konbinatuta ere egiten ditugu.
IKERKETA
Sexuen inguruko ikerketa inklusibo parte-hartzaileak burutzen joatea da gure azken ildo edo ametsa. Zorroztasun zientifikoa erabiliz, sexuekin lotura duten gaiez gehiago jakin nahi dugu. Beti ere, protagonistak direnak lehen lerroan jarriz eta esatekoa dutena beraien ahotsetatik munduratzeko aukera emanez (gazteei, emakumeei, zaharrei…), hala, eskuhartzerako hausnarketa bide berriak sor daitezen.
EGITASMOAK





















